HAN ZEUDEN

HAN ZEUDEN

Han zeuden krokodilo eta tximua
arratoi txiki eta ardi txuria
katu, oilo, elefante, ez zen inor falta.
Ez dakit ondo esan dudan

goazen berriro hastera.

ASTOA IKUSI NUEN

ASTOA IKUSI NUEN

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin
buruan txapela eta gabardinarekin.
Ile luzea eta bibotearekin,
hizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela
oso zatarra zela bere ikastola.
Berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.

Baietz esan nion nik lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko.
Astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko.



AKERRA IKUSI DUGU

3. hiruhilekoan landuko ditugun abesti batzuk aurreratu nahi dizkizuet, ONDO PASA OPORRAK:

AKERRA IKUSI DUGU

Akerra ikusi dugu baratzean jaten.
Makila ikusi dugu aker hori jotzen.

Makilak akerra, akerrak artoa,
akerrak ken.
Baratzetik akerrak ken,
ken, ken, ken, ken!

Sua ikusi dugu makil hori erretzen.
Ura ikusi dugu su hori itzaltzen.
Urak sua, suak makila,
makilak akerra,
akerrak ken.
Baratzetik akerrak ken,
ken, ken, ken, ken!

Idia ikusi dugu ur hori edaten.
Soka ikusi dugu idi hori lotzen.
Sokak idia, idiak ura, urak sua,
suak makila, makilak akerra,
akerrak ken.
Baratzetik akerrak ken,

ken, ken, ken, ken!


ZUHAITZ JAKINTSUA



Martxoan zehar txontxongiloak prestatu ditugu gelan, hona talde batek eginiko saioa.
Polita atera zaigu, ezta?