IGARKIZUNAK

Esan bezala, astero-astero igarkizun txiki bat jartzen saiatuko naiz hemendik aurrera. Ia asmatzen duzuen!

BA AL DAKIZU ZER DEN, KENDUAZ HAZI ETA GEHITZEN DENA?

Erantzuna badakizue ekar ezazue gelara papertxo batean idatzirik. Ia zenbat jasotzen ditugun, animo!!!

OIER, ENDIKA ETA HEGOI

Aste honetan Oier animatu zaigu ipuina kontatzera.

LIBURUAREN EGUNA

NIKO ETA TXORIKO
Guztion artean, pixkanaka-pixkanaka irakurriz osatu genuen ipuina. Gera binaka edo hirunaka gure orrialdeari zegokion marrazkia egin eta txukun geratu zaigu panela!

ZETARREN JARRAIPENA

Jaten ematea gero eta zailago jarri diguten arren (hau da hau, marugatzik gabe utziko gaituzte!!!), handitzen jarraitzen dute:





MALI

Urtarrilean Fatoumata gelara etorri zenean guztion artean bere herrialdea hobeto ezagutzen saiatu ginen. Panelean isladaturik dugu ikasi genuena.



Polita geratu zitzaigun, ezta?

LEHEN IRAKURLEAK BILDUMA - TTARTTALO

Gelan azken boladan bilduma honetako liburuak irakurtzen hasi gara eta oso gustuko ditugula esan beharra dago!

  Tximeletak  Dinosauroak  Elefanteak

Argitaletxeak berak honela deskribatzen dizkigu:

"Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da. Ipuinak zailtasunaren arabera maila ezberdinetan sailkatuta daude, 1etik 4ra. Liburu hauek istorio bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak dituzte."

ZETARRAK

Ziur badakizuela gelakide berriak ditugula gurekin!. Egunez-egun jarraipena egingo diegu, jaten eman eta nola hazten eta aldatzen diren ikusiko dugu (oraingoz txiki-txikiak dira). Guztion ardura izango da eta seguru asko ikasiko dugula. Oraingoz behintzat gogoz hasi dugu abentura!

TONTOLAPIKO ETA LAPIKOTONTO

Oporretatik itzuli eta agindutakoa zor, hona 4. taldearen txotxongilo saioa.