IPUIN KONTAKETAK

Aste honetan, Hegoi, Izaro Carrillo eta Iraiak kontatu dizkigute beraien ipuinak. Ipuin-kontalari piloa dugu gure gelan, ez pentsa!!!

IGARKIZUNA 6 (ekainaren 1etik 7ra)

Jakingo al zenukete esaten zer den?

ISTORIOAK KONTATZEN BADITU ERE, AHORIK EZ;
GORPUTZ LODIKOA BADA ERE, HANKA-BESORIK EZ.

BAKEROA ETA PRINTZESA

Aste honetan Enekok kontatu digu ipuina:



IGARKIZUNA 5 (maiatzaren 25etik 31ra)

JO EGITEN DUTE, ETA EZ DA INOIZ HASERRETZEN;
DEITU EGITEN DUTE, ETA EZ DU INOIZ ERANTZUTEN.

BA AL DAKIZU ZER DEN?

NAIA ETA NOAREN ABENTURA

Noak kontatu digun ipuin laburra:

PETER PAN ETA GARFIO KAPITAINA

Aste honetako ipuin kontalariak:

SORGINA ETA PRINTZESA

Izaro ere ez da gutxiago izango!!! Hona bere ipuina:


MASKOTAK DESAGERTU DIRA

Asierrek ere kontatu digu bere ipuina!


IGARKIZUNA 4 (maiatzak 18tik 22ra)

Oraingoan txintxo portatu naizela uste dut:

TXOKO, MOKO, KOKOROKO;
BI HANKA ETA AURREAN MOKO.

ZER DA?

IGARKIZUNA 3

3. asmakizunarekin ausartuko al zarete?

SASIRA JOAN ETA URRATU EZ,
URETARA JOAN ETA BUSTI EZ.

ZER DA?

Zail samarra da oraingoan, ezta?

IGARKIZUNA 2

Hona hemen aste honetako igarkizuna:

BAGINELA ETA BAGARA,
BI ANAIA BIKIAK;
GU AURREAN JARRITA,
HOBETO IKUSIKO DITUZU
GAUZA GUZTI-GUZTIAK.

BA AL DAKIZU ZER DIREN?

IGARKIZUNAK

Esan bezala, astero-astero igarkizun txiki bat jartzen saiatuko naiz hemendik aurrera. Ia asmatzen duzuen!

BA AL DAKIZU ZER DEN, KENDUAZ HAZI ETA GEHITZEN DENA?

Erantzuna badakizue ekar ezazue gelara papertxo batean idatzirik. Ia zenbat jasotzen ditugun, animo!!!

OIER, ENDIKA ETA HEGOI

Aste honetan Oier animatu zaigu ipuina kontatzera.

LIBURUAREN EGUNA

NIKO ETA TXORIKO
Guztion artean, pixkanaka-pixkanaka irakurriz osatu genuen ipuina. Gera binaka edo hirunaka gure orrialdeari zegokion marrazkia egin eta txukun geratu zaigu panela!

ZETARREN JARRAIPENA

Jaten ematea gero eta zailago jarri diguten arren (hau da hau, marugatzik gabe utziko gaituzte!!!), handitzen jarraitzen dute:





MALI

Urtarrilean Fatoumata gelara etorri zenean guztion artean bere herrialdea hobeto ezagutzen saiatu ginen. Panelean isladaturik dugu ikasi genuena.



Polita geratu zitzaigun, ezta?

LEHEN IRAKURLEAK BILDUMA - TTARTTALO

Gelan azken boladan bilduma honetako liburuak irakurtzen hasi gara eta oso gustuko ditugula esan beharra dago!

  Tximeletak  Dinosauroak  Elefanteak

Argitaletxeak berak honela deskribatzen dizkigu:

"Bilduma honen helburua irakurle hasiberriari irakurtzen ikasteko gogoa piztea eta laguntzea da. Ipuinak zailtasunaren arabera maila ezberdinetan sailkatuta daude, 1etik 4ra. Liburu hauek istorio bikain eta testu errazak biltzeaz gain, marrazki ederrak dituzte."

ZETARRAK

Ziur badakizuela gelakide berriak ditugula gurekin!. Egunez-egun jarraipena egingo diegu, jaten eman eta nola hazten eta aldatzen diren ikusiko dugu (oraingoz txiki-txikiak dira). Guztion ardura izango da eta seguru asko ikasiko dugula. Oraingoz behintzat gogoz hasi dugu abentura!

TONTOLAPIKO ETA LAPIKOTONTO

Oporretatik itzuli eta agindutakoa zor, hona 4. taldearen txotxongilo saioa.

TXANOGORRITXU



Hona 3. taldearen txotxongilo saioa.
Oporretatik itzultzean 4. taldea ikusgai!!! Ondo pasa!

ABEREAK

Hona hemen gaur bertan bigarren taldeak eskaini digun txotxongilo saio alaia:

SAGUTXO KASKARINA

Ikasturte honetan ere txotxongilo saio txikiak prestatu ditugu. Hona hemen "Sagutxo kaskarina" gure gelako sagutxoek eskainita:

PAGOETARA TXANGOA

Aste osoan udaberriko giro ederra izan ondoren, irteera egunaren zain zegoen euria. Hala eta guztiz ere gure aurpegi alaiena jarri eta gustura ibili gara Aiako Pagoeta natur parkean. Iturrarango interpretazio zentroan zereal desberdinak ikusi eta ogia egin ondoren, Agorregiko errotara jeitsi gara alea nola ehotzen zuen ikustera.
Errota ondoan burdinola eder bat ere bazegoen!




Egia esan, edozein egunetan bisitan berriro joateko moduko txokoa da PAGOETA

NON DAGO CLIPPER?

Hona beste ipuin kontalari bat.

BAT, BI, HIRU, LAU

Zenbakiak abestuz praktikatzeko aukera polita:



Gogoratu honelako karaoke gehiago aurki ditzakezuela ondorengo helbide honetan (benetan ederra Gabi de la Mazaren lana):
https://www.youtube.com/channel/UCgRGaFWbfqsDhG1zsJ0NzlQ

ETXEA ERRETA

Aurten ere ipuin kontaketa grabatzeari ekin diogu.
Hona lehenengoa:

 

BLOKE LOGIKOEKIN LANEAN

Irudi geometrikoak hobeto ezagutzen ari garen honetan, bloke logikoak erabiltzen hasi gara eta irudi politak osatu ditugu. Hona adibide txiki bat:


HAMARREKOAK ETA BATEKOAK

Zenbaki sistema hamartarra konplexu samarra izan daiteke batzuetan, ezta?
Beno, ahal duguna egingo dugu hamarreko eta batekoak eta honekin batera zenbakiak gureganatzeko. Besteak beste hamarreko autobusa erabili dugu (manipulazioaren garrantzia berriro ere!).


                                Hamarreko autobusa: Autobusa betetzeko 10 haur behar dira.


ITURRIA: http://aprendiendomatematicas.com/calculo/el-autobus-decena/

GORPUTZ GEOMETRIKOAK

 



Gorputz geometriko desberdinak ezagutze bidean jarduera ugari burutuko ditugu. Hasiera hona izan da, ezta? Gozoa bai behintzat!!!