PAGOETARA TXANGOA

Aste osoan udaberriko giro ederra izan ondoren, irteera egunaren zain zegoen euria. Hala eta guztiz ere gure aurpegi alaiena jarri eta gustura ibili gara Aiako Pagoeta natur parkean. Iturrarango interpretazio zentroan zereal desberdinak ikusi eta ogia egin ondoren, Agorregiko errotara jeitsi gara alea nola ehotzen zuen ikustera.
Errota ondoan burdinola eder bat ere bazegoen!




Egia esan, edozein egunetan bisitan berriro joateko moduko txokoa da PAGOETA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina