DENBORA LERROA

  Lehen Gizakien gaiarekin jarraituz, historiaurrean emandako hainbat gertaera esanguratsu kontuan izanik denbora lerro bat osatu dut. Honetarako line.do aplikazioa erabili dut eta egia esan hasieran uste baino errazagoa egin zait. Erabilera nahiko intutitiboa da eta itsura benetan polita dauka. Hori bai, behin momentuak sortu ondoren aldaketak egin eta gordetzerakoan arazo handiak eman dizkit (aktualizatzeko eta gordetzeko esan eta ez zuen egiten, behin eta berriz egin behar izan dut). Honetaz gain, denbora lerroa bukatutakoan publikatzea ere ez dut lortu (helbidea behean ikus daiteke, baina borradore moduan dago).
Beraz, hainbat gai denboran kokatzeko eta modu argi batean ikusi ahal izateko baliagarria dela deritzot, baina sortarazten diren zailtasunek eta beharrezko den denborak desanimatu egiten dute. Gainera zailtasun handiena beharrezko irudi eta artxiboak erantsi ahal izateko hauek bilatzean datza eta bilatu ondoren noski aukeraketa egokia egitean. Hainbeste dago Interneten, pixkanaka begiratu eta interesgarria dena bereizten jakitea nahiko lan badela!!!

https://line.do/ww/lehen-gizakia/1j5n/vertical


 



MAPA MENTALA

Lehen Hezkuntzako 2.mailan landu ohi dugun gizarte zientzietako gai bat harturik, mapa mental bat osatu dut oraingoan.
"Lehen Gizakiak" gaia aurkezteko zein bukaerako laburpen gisa, oso erabilgarria izan daiteke mapa mentala.



Nire lehenengo mapa mentala FreeMind-en bidez egin dut, eta egia esan dezente kosta zait osatutzat ematea. Irudiekin zailtasunak izan ditut, izan ere, aurrez tamaina egokia eman behar zaie bertan txertatzeko, bestela gerora ez baitu uzten aldaketarik egiten. Honetaz gain, formatu aldaketak egiterakoan, nodo berriak nik nahi ditudan lekuan eta moduan txertatzerakoan... ere zailtasunak izan ditut. Badakit erabiliaz gero eta erraztasun handiagoa izango dudala, baina hainbeste denbora mapa bakar bat osatzeko behar izanak ez nau asko animatzen.
Beno, emaitza behintzat erakargarria eta erabilgarria izan daitekeela pentsatzen dudanez, ez dut mapa bakarrarekin amore emango, ezta?

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

Aspaldiko partez hemen naiz berriro ere!
Aurreko ikasturtea eta hau bera oso-oso bereziak izango direla jakinik, 2017an lanera itzultzen naizenerako formatzen, ikasten eta materiala sortzen jarraitzeko asmo sendoa dudanez, zer hoberik ikastaroei buru-belarri ekitea baino!

Oraingoan "Gizarte zientziak: IKTko tresna eta baliabide digitalak" izeneko ikastaroa burutzen ari naiz, beraz hona hemen;

Interneten informazioa eta askotan zehatzago, baliabideak, bilatzen hasten naizenean denbora konturatu gabe igarotzen zait.
Urtetan zehar gustokoetan orrialde piloa gorde izan ditut, baina feedlyrekin orrialde hauek antolatzen hasi naiz eta egia esan gutxienez denak batera ikusi ahal izateak laguntzen dit.
Hala ere, beste edozein aplikazio bezala, oraindik denbora beharko dut hobeto erabiltzen ikasteko eta niretzat benetan praktikoa den ikusi ahal izateko.