NIRE PLE

Ikastaroaren amaierara iritsita, hainbat tresnarekin saltseatzen ibili ondoren, hona nire gaur egungo PLEa adierazten duen BURU MAPA, ziur zerbait ahaztu zaidala eta hemendik aurrera ere osatzen joango dela :)


Mapan ikastaroan zehar ikusi ditugun hainbat tresna txertatu ditut (aurrez ezagutu ez arren, hasiera batean interesgarri iruditzen zaizkidanak eta gerora erabiliko ditudala uste dudanak), beste tresna batzuk lehenago ezagutu eta erabili ohi ditudanak dira eta azkenik, jarraitu ohi dudan blog batean "Justifica tu respuesta"-n gomendatu zuten tresna bat ere gehitu dut (Genial.ly). Izan ere, aplikazio honekin aurkezpen, denbora lerro, poster... desberdin ugari osa daitezkeela ikusi dut eta azken egunetan pixka bat probatzen hasia naiz. Oso tresna erakargarria iruditu zait eta erabiltzeko erraza, beraz dezentetan erabiliko dudala uste dut.

NIRE LEHEN WEBQUEST-A

  Orain dela urte dezente, WebQuest-a zer zen inoiz entzun gabe nengoela, antzeko antolaketa batekin lanen bat edo beste burutu nuen ikasleekin. Izan ere, gai baten lanketan sakontzeko informatika saioak aprobetxatu genituen eta horretarako word orri batean jarraitu beharreko pausoak ematen genizkien. Pauso hauek jarraituz (orrian bertan link desberdinak jartzen genizkien interneta jotzeko eta gal ez zitezen) azken ondorio edo lanen bat osatzera iristen ziren.
Beraz, WebQuest erabiliz modu polita izan daiteke antzeko lanak egiteko.
Niretzat berriz, Generator 1,2,3 Tu WebQuest aplikazioa erabiltzea ez da oso konplexua izan, hori bai, hainbat puntu lantzen jarraitu beharko nuke, ez baitut lortu nahi nuen itxura ematerik (irudiak txertatu ditudala suposatzen da, baina ez dira azaltzen) eta gainera nonbaiten gorde eta aldaketak egiten beste momentu batean jarraitzeko aukerarik ez dut ikusten (honek noski zailtasunak dakartza, dena jarraian egin beharra izan baitut).
Ondorengo loturan, nire lehen WebQuest-a gorde dut, esan bezala, hobetzeko asko izan dezakeena, baina...


C:\Users\Aitziber Ubegun\Desktop\GZ-IKT-en erabilera ikastaroa\GURE HIRIA EZAGUTUZ_php.htm



WebQuest-ekin saltzeatuz, http://webquest.carm.es/ ere erabili dut aurrekoaren kopiatxo bat burutzeko. Egia esan politagoa iruditu zait aplikazio hau, baina pena da izenburuak, titulo, proceso, conclusion... gazteleraz azaltzen direla eta ezin direla aldatu (hori uste dut behintzat). Bestela berriz itsura polita lortzen du eta azkar egiten da. Hori bai, deskargatu ahal izan dut eta suposatzen da publikaturik dagoela, baina WebQuest pestainatxoa klikatuz gero ez da sartzen, beraz ezin da sorturikoa ikusi.
Zenbat buruhauste!

Hasierako orrian ikus daiteke sortu dudala WebQuest-a eta publikatzeko esan diodala!

 

Nire "Gure hiria ezagutuz" izeneko WebQuest-aren pare bat orri (guztiak gehitzea beharrezko ez dela pentsatu dut eta):


 
Dena den, lehen hezkuntzako lehen zikloan, irakurketa-idazketa prozesu bete-betean eta ordenagailuarekin oso trebeak izan gabe, WebQuest bat jarraitzeko irakaslearen gidaritza beharrezko izango dutela iruditzen zait eta zer esanik ez bukaeran sortu beharreko lana (nire kasuan GoogleMaps erabiliz) nahiko sinplea izan beharko da. Baina beti ere aberasgarria izan daiteke.